Atzo
@aranzadi_zientzia_elkartea -ko
@virtxiland -ek
@zarautzon -en eklipseen inguruan emandako hitzaldiaren harira, gaur goizean Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek “Bi ilunabarren eguna” erakusketa inauguratu du Zarauzko Ama Lur plazan. Dibulgazio-ekimen honek datorren abuztuaren 12an Euskadin ikusgai izango den eguzki-eklipse osoa du ardatz. Eta Zarautzen, apirilaren 10era bitartean izango dugu bisitatzeko aukera.
Ekintza hau programa guztiaren jardueretako bat da, programa Jakindariko erakundeen inplikazioari esker osatu da eta, zabala eta anitza da. Besteak beste, dibulgazio-hitzaldiak, haur, gazte eta helduentzako tailerrak, bisita gidatuak, behaketa astronomikoak eta ipuin-kontalari saioak antolatuko dira 👉eklipsea.euskadi.eus
Inaugurazio-ekitaldian izan gara, halaber,
@jexux_arana , Zarauzko alkate jardunekoa;
@kulturazarautz -ko Irune Urbieta; Ana Belén Juaristi,
@zarautzon elkarteko presidentea;
@virtxiland ,
@aranzadi_zientzia_elkartea Astronomia taldeko kidea. Bi elkarteok Jakindariko kide gara eta dibulgazio-programan honetan parte hartzen dugu.
#zarautz #eclipse2026 #zarautzon #zientzia #eklipse