꙳ Negu Gorria Epeltzen ꙳
Negua gogor iritsi da baina gurean epel, zatoz zu ere bai gurekin estalpera eta egin dezagun urte berriko helburu gehiago dantzatzea.
@dabadabaclub ♨️
Gogor ere bai dator gure urteko azken line-up hau! 8 orduko dantza sesioa dakargu 00:00-08:00etararte
Bruselatik,
@alyahriv dator, Hautaketa sakon eta egiazkoa dakar, soul eta jazz beroenetatik bularrean dardara egiten duten baxuetara - baxu astunak, bat bateko aldaketak eta etiketa guztiak apurtzen dituen genero nahasketarekin aurkituko zara.
Granadatik,
@josuuu.e dator kabinara asko sentitzeko set astun batekin: biniloa eta digitala elkartzen, egiten dituen transizioek arnastu egiten dute, house, techno eta progressive generoetatik mugitzen da. Bidaia hipnotiko, zehatz eta emozionala. Dantzalekurako zein gorputzarekin entzuten duenarentzako egina.
Eta urteko gau luzeena berotzen gure-gurea den
@b.eltranz izango da.
🎟️ SARRERAK SALGAI DICE (link bio-an) EDO LEHIATILAN
01:00am baino lehen: 8€
Orokorra: 10€
Beti bezala Gogoratu Mixthetikan ez dugula inolako arrazakeria, matxismo edo queerfobiarik onartuko, ez bazara gai hori ulertzeko gera zaitez etxean mesedez.
🧑🎨
@adrian_vision <3