Matadero Ekintzak

@matadeixe

Kontzertuak proposatzeko, mail-ea idatzi Para proponer conciertos, escribid al mail [email protected]
Followers
1,572
Following
68
Account Insight
Score
27.3%
Index
Health Rate
%
Users Ratio
23:1
Weeks posts
Maiatzak 17 20:00 8€ ADARBAKARRA (@infinitu.drama ) Eszenan, trobalari eta soinujole bat aurrez aurre. Zeregin bat dute elkarrekin; zuloz beteriko ipuin bat kontatzea; folklore zatikatu bat interpretatzea. Zer egin, gure nortasuna eraiki duten mito eta doinuekin? Nora garamatza liluraren galerak? Sinesten duzu Adarbakarretan? “Adarbakarra” euskaldunasunari, eta zergatik ez, gudariari, luma jartzen dabilen olatuaren parte da. Aurpegia beharrean ipurdia eskaintzen digun munstro performazea, guztia irensten duen zulo zikin eta koloretsu bat: zortzikoak, sasi-epika, aizkorak, ortzadarra. Ardi larru sintetikoz jantzitako herritarrak gara; mitologia degeneratu bat sortzen. Umorea, musika eta poesia bisualaz lagunduta, fantasia eta gordintasunezko bidaia bat eskaintzen diogu publikoari. Sorkuntza eta interpretazioa: Garazi Navas eta Maite Aizpurua Olaizola / Kanpo begirada: Oier Guillan /Zuzendaritza artistikoa: Maite A.O., Infinitudrama / / Irudiaren diseinua: Alots Arregi / Mugimendu aholkularitza: Aiala Etxegarai / Ikus-entzunezko bitartekoak: Zazpi t’erdi / Argazkiak: Judith Voet /Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Maite A.O., Infinitudrama / Laguntzaileak: Eremuak, DInamoa Sormen Gunea, Eusko IIkaskuntza, Lekuona Fabrika (Legamia), Gipuzkoako Foru Aldundia.
26 0
3 days ago
Hitzaldia: eskubide zibil eta politikoen defentsan AMNISTIA! Berangoko ongi etorriko auzipetuak
10 0
12 days ago
BEBARRUKO JARDUNEK 2026 udaberria Apirila 17 (22:00) kontzertuak: Ramona´s First Evil Boyfriend + Saguxar Maiatza 17 (20:00) antzerkia: Adarbakarra (Infinitu Drama) 29 (22:00) kontzertuak: Pons + Ruideras 31 (20:00) La Fiesta Fiesta (JB Pedradas) + Ixa Bella Piztia (Ainhoa Alberdi) kartela: @alotsarregi
47 0
1 month ago
Apirilak 17 // 22:00 // 8€ SAGUXAR + RAMONA'S FIRST EVIL BOYFRIEND SAGUXAR ezizenaren atzean Ane Segurola musikari eta ekoizle irundarra dugu. Bere lehenengo lanean, Sei mila urte, hainbat genero zeharkatzen dituen atmosfera propio bat sortu du. Bere konposizioek bere ametsen munduko irudiak islatzen dituzte: letra iradokitzaile eta melodia etereoen bitartez entzulea mundu oniriko batean murgiltzen du. Bere ikuspegi berritzaileak arreta erakarri du Euskal Herriko musika eszenan, hain zuzen ere, euskaraz entzun ohi ez diren hainbat estilo gurera ekarri dituelako, haien artean ambient, dream pop, trance edota elektronika esperimentala. - Ramona’s First Evil Boyfriend taldea konfinamendu garaian sortu zen,, Andrea Pozo (Azkoitia, 1997) eta Josemari Unanueren (Hendaia, 1997) eskutik. Autoproduzitutako lehen lanak Kutxa Kultur eta Villasound Bilbao programetan parte hartzeko ateak ireki zizkien. 2022an Mnemosyne argitaratu zuten, folk, shoegaze eta pop-rocka uztartzen dituen bigarren lana, eta hau zuzenean aurkezteko aukera izan zuten Atabal (Biarritz), Dabadaba (Donostia) edo Taller de Músics 24 (Bartzelona) bezalako aretoetan. Konposizio-aldi baten ondoren, 2025ean Azküe Soinuan (Zarautz) sartu ziren EATXI diskoari forma emateko; lan honetan soinu garbi eta finduago baterantz igarotzen dira, gaztelaniazko eta euskarazko letrekin, baina beti ere euren berezko espontaneitatea mantenduz.
73 0
1 month ago
KORRIKA 2026 egitauaren barruan, kontzertu hauek ditugu: Martxoak 27 // 22:00 // 8€ LUKIEK + DEUS EZ Deus ez Deus ez talde Eibartar, Azkoitiar eta Iruñatarrak bere ibilbideko hirugarren diska grabatu berri du eta 6 urte ondoren zuzenekoetara bueltatu dira. Rock alternatiboa, grungea eta noise pop-a uztartzen ditu power-trio honek Lukiek Lukiek ere beren 3. diska aurketera pasako dira guretik. 2015ean Mungian sortutako talde honek “rock alternatibo” bezala identifikatzen du bere burua, nahiz eta influentzia asko jasoak direla antzematen den eta esperimentazioa ereabiltzeko arazorik ez duten erakutsi. Kartela: @alotsarregi
64 0
1 month ago
_Bidelagun mari-zikinak, maritxu kuttunak, bizilagun bargastak, herriko lesbiamak, marierrauskine zikinak..._ *Abenduaren 13an* Azkoitiko *Matadeixe* izango dugu gure topalekua, 🫦 badator ✨❤️‍🔥🐺 _*Fanta Lupis: desbiauek Matadeire*_ 🐺❤️‍🔥✨. Bazkaria, jolasak, erromeria, pintxadak, mamaxa… adin, gorputz eta gogo guztiek izango dute lekua. Eta autotune gunea, bailarako kartel historikoak, siesta txokoa, kontsultorioa, _273 postontzia_... dirdiraz bete-bete igaroko dugu eguna 💋💌💎. ****** Gaueko emanaldiek sarrera izango dute: 4€ prekarioa // 8€ ez-prekarioa. Bazkaria borondatearekin ordainduko da. Hartu zure txamarra edo abrigoa, ondoen datorkizun autobus linea eta Azkoitiko kale eta bazterretan itxarongo zaitugu! 🔥 *Matadeiko sutondoan eta heteronormatibitatearen disidentzietan aurkituko dugu elkar* 🔥 kartela: @alotsarregi
102 0
5 months ago
Europan? …Kultur gune erresilienteenetako bat, eta urteetan zehar. Familia bat. Bai. 🖤❤️ PUTAN CLUB 18/10 - @matadeixe Azkoitia [EH] In Europe? …One of the most resilient cultural venue, and for years. A family. Yes.
36 2
6 months ago
Urriak 25 · 22:30 · 8€ MASSA CONFUSA + LES CONCHES VELASQUES LES CONCHES VELASQUES @lesconchesvelasques Trantze profanoko tonadilleroak. Trance rock atávico eta garaikideko taldea da. Bere errepertorioak herririk gabeko abesti herrikoiak, F. G. Lorca edo Pedro Salinas bezalako erraldoietatik hartutako testuetan oinarritutako pregoi sutsuak, gitarra arabiarrak eta kontinenteak, tradizioak eta garaiak senidetzen dituzten erritmo telurikoak entzuten ditu. Nass uhinean Ghiwane, Asnaqetch Worku, Hamid Alemmou, edo Agapito Marazuela. Eszenatokia partekatu dute Elxeko Haurra, Godspeed You! Black Emperor, Rodrigo Cuevas, Preoccupations, Lorena Álvarez edo Enablers-ekin. MASS CONFUSA @msscnfs Massa Confusak Donostian du egoitza 2017tik, eta Ally Morton (Not Myself, Gozer and the Gatekeeper, Youkol, Five Pence Game) artista eta musikariaren ezizena da. Donostiara joan aurretik, 2012 eta 2017 artean, Massa Confusa bikote bat izan zen, Erresuma Batuko Durham/Newcastlen bizi zena, eta Ally bertakoa da. Massa Confusaren musika, DIY rock alternatiboa, post-punka eta egitura elektronikoak nahasten dituena, berak idatzi, grabatu eta ekoitzia da, eta 4 albumeko katalogoa du («Mantras» 4. bihurtzen da), 5 Eps, hainbat bertsio eta single ugari. Donostian bizi denetik, Espainiako hainbat herri eta hiritan aritu da, hala nola Donostian, Bartzelonan, Bilbon, Tolosan, Bermeon, Azkoitian eta Bergaran, batzuk aipatzearren. Protomartyrrek Donostiako Dabadaban egin zuen 2022ko biraren atarikoa ere izan zen. kartela: @alotsarregi
42 2
7 months ago
Urriak 18 12:30 SALHAKETA elkartearen hitzaldia SALHAKETAk @salhaketa_araba presoen eskubideen defentsan egiten du lan. Zigor-sistemaren eta espetxe-politiken aurkako kritika dute ardatz. Nicole Righetti SALHAKETAko kideak eta Santi Cobos preso ohiak emango dute hizaldia. Cobosek (Leon, 1968) 27 urte baino gehiago eman ditu kartzelan, ia bizitza erdia, horietako batzuk FIES ‘kontrol zorrotzeko’ sistemaren baitan; Pájaros azules (Virus, 2023) liburuaren idazlea ere bada. Bi hizlariek ongi ezagutzen dituzte kartzela-sistemaren mekanismoak. LA PULGAren emanaldiarekin bukatuko da hitzaldia. Herri tailer batzuetan aurkitu zuen flamenkoa, duela 10 urte baino gehiago. Jada bere-berea duen estiloa ikusiko dugu. 14:00 Bazkaria 16:00 SIN POLI @sin.poli kolektiboaren eskutik, tailerra: nola konpondu gatazkak polizia gabe? Modu kolektiboan, poliziarik gabeko bizimodua planteatuko da tailerrean. Polizia gizarteko gatazketatik nola aldendu azalduko dute SIN POLIko kideek. 22:30 PUTAN CLUB kontzertua. @putan.club Frantzia eta Italiatik, feminismoa, elektrizitatea, elektronika eta basakeria. Groovea, tentsioa, marruskadura eta distortsioa dituzte lagun. Kontzertua 8€, beste guztia borondatea. kartela: @alotsarregi
32 0
7 months ago
*MONDAY 29th December! Estos son los próximos conciertos de presentación del disco 'Mantras': 25.10.25 @matadeixe con @lesconchesvelasques 29.11.25 @mogambotrintxerpe con @ikermundu y @kvalvika 29.12.25 @little.buildings con @casualthreatsband y @leafacheband / Here are the next gigs to promote the 'Mantras' album: 25.10.25 @matadeixe with @lesconchesvelasques 29.11.25 @mogambotrintxerpe with @ikermundu and @kvalvika 29.12.25 @little.buildings with @casualthreatsband and @leafacheband DIY or die! Massa X #donostia #sansebastian #matadeixe #massaconfusa #mogambo #littlebuildings #newmusic #alternative #postpunk #electronic #DIY #abletonlive #danelectro @ableton @danelectro_official
42 2
7 months ago
Irailak 20, 12:30, 8€ EKIZA Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea aprobetxatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: ARGITZALA. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: bakar bakarrik ezsenatokian, alde batetik kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko.
17 0
7 months ago
Irailak 19, 22:00, 8€ LOS VOLUBLE @losvoluble Los Voluble taldea aitzindaria da, besteak beste, birnahasketan, live cineman eta folklore digitalean. Flamenkoa, festa eta elektronikaren purismoa modu heterodoxoan jorratzen ditu taldeak, eta pantaila darabilte eduki kulturala eta kritikoa transmititzeko tresna gisa. Horrez gain, ordea, beste hainbat gai jorratu dituzte, hala nola mugak, migrazio prozesuak edota komunikabideak. Taldeak, halaber, hainbat proposamen esperimentaletan ere parte hartu du bere ibilbidean zehar.
12 0
8 months ago