𝑳𝑨𝑲𝑺 - 𝑯𝑬𝑴𝑬𝑵 𝑮𝑨𝑼𝑫𝑬
Dagoeneko entzungai ohiko plataforma guztietan!!!!!!
Beste Abesti Berri Bat, Ez Dugu ZU Bezalakoak Izan Nahi, Hemen Gaude! eta R&R Diablo, SLIPPERY STUDIOn grabatuak, nahastuak eta masterizatuak izan dira, 2024ko urtarrilan, Mario Gutiérrez Antuñanoren agindupean.
Altzoan, Despierta, Rolak, Sarea Ehuntzen eta SUA abestiekin halaxe izan da, baina 2025eko Martxoan.
Diska hontan garrasi egin dute:
Ainhoa eta Nekane (Las Jarretas)
Kristian (Lur Jota)
Mario Gutiérrez (BMAB, DB, Slippery Studio)
Koldo Soret (Surfin Kaos, Niña Coyote eta Chico Tornado)
Rolak-en azkeneko “soloa” Mario Gutierrez-en kolaborazioa izan da.
Julen Egiak, Mario Gutiérrez-ek eta Mikel Yarzak gitarra batzuk laga dizkigute.
Cuena gu laguntzera etorri da, betiko legez. Txanpaina ekarri du ere bai!! Nola ez!!
Azala David Enebralek egin du. Maketazioa Markelen esku.
Laugar-eko lagunek garagardo bat egin dute guretzako, “Altzoan” abestiaren harira. “Salcedo Valley IPA”.
Beste Abesti Berri Bat-en oinarri instrumentala, Hartzak Blues Band-en moldaketa bat da.
Rolak, Hartzak Blues Band-en moldaketa bat da.
R&R Diablo, WISKY&VINO-ren abesti bat da.
Despierta, Ostabe-ren abesti bat da.
Aurreko talde guztien parte izan gara, Wisky&Vino izan ezik.
Eurei eta enkarterriko talde eta doinu zaharrei esker, HEMEN GAUDE!!!
LÄKS
Gaizka Duo, Jon Aldama, Jon Andoni Diego eta Markel Cuena gara.
@laksrebels
@saratxorock
@slippery_studio
@laugarbrewery
@koldo.soret
@nina_coyote_chico_tornado
@lurjotaband
@jdiego.photos
@las_jarretas