Lehen aldiz Iruñean, non eta Laban!!! 45 diskoekin eta 7” etan aritzen den DJ-rik trebeena.
Turntablism-aren maisua.
Bere YouTube bideoek milioika bisita dituzte.
Dantza ziurtatua hip hop, cumbia, reggae eta bestelako doinuekin…. 🔥🔥🙌🏼🔥 🔥🔥🔝🔝🗓️ ⏰Viernes 5 de Junio 21:00h
Por primera vez en Iruña el mejor dj con discos de 45 de 7” el jefe del turntablism
Baile asegurado con sonidos de hip hop, cumbia, reggae…🔥🔥🙌🏼🔥🔥
Adi! Gure proiektuarekin beste modu batez lagundu nahi baduzu, oraintxe duzu aukera. Jendeak uste du ez dagoela eskarmentudun langile euskaldunik ostalaritzan. Erakutsi ez dela horrela! Bidali CVa [email protected].
Helburua lan poltsa ederra sortzea da, behar puntualetarako eta posible den heinean, modu jarraian kontratatzeko.
Zatoz gurera!
Markatu gorriz Larunbata 16a! Atera kajoitik SuperBat txartela, berotu eztarriak eta zatozte LABAra!!! Euskaraoke arratsalde (eta gaua!) izango ditugu gurean, Ixiar Oreja handiak aurkeztuta! Hurbildu atzo eta gaurko euskal temazoak birrintzera!!
Gabi de la Mazaren kanala goitik behera kantatu arte ez dugu alde egingo!
Igande honetan L4b LABAko III. eta azken saioa izango dugu, Susana Lopezen (Susan Drone) eskutik. Sarrerak eskuragarri hemen: /es/entradas/l4b-laba-bol-3
Hilaren 22an ekuadorretik Caro Arroba etorriko da gurera, bere esperientzietaz hitz egitera eta DLCko Bendiekin pintxada saio berezia eskaintzera. Sarrerak eskuragarri hemen: /es/entradas/caro-arroba
Hilabetea amaitzeko kontzertu bikoitza izango dugu: Barrrk eta Remei de ca la fresca, kataluniatik. Webgunetik ezin baduzue, hemen daude eskuragarri sarrerak! /es/entradas/remei-de-ca-la-fresca
Susana López (Murtzia, Espainia) arlo anitzeko artista, konpositore elektroakustikoa eta ikerlaria da, soinu, irudi eta pentsamendu kritikoaren arteko esperimentazioaren elkargunean kokatua.
Bere lanak soinua eta argia elementu inmaterial gisa hartzen ditu, hautematearen eta kontzientziaren katalizatzaile modura jarduten dutenak; sorkuntza, ikusezinaren agerpen gisa ulertuta.
2009az geroztik aktibo, musika esperimentala, ambienta eta post‑minimalista garatzen ditu, ingurune‑grabazioak, drone sintetikoak eta ahots‑harmonikoak uztartuz.
Bere diskografiak hamar album biltzen ditu; horien artean daude Materia Vibrante (2025) eta Crónica de un secuestro (2020), azken hori A Closer Listen webzineak nazioarteko Drone Top Ten zerrendan sartu zuena.
Bere lana aurkeztu du “Audiosfera” (Reina Sofía Museoa) edo ARS MUSICA (Brusela) bezalako testuinguruetan, eta Europako hainbat espaziotan aritu da zuzenean.
Bere ikerketa “La política del ruido. El ruido como arma definitiva” (2013–2015) delakoak nazioarteko hamabost podcast-en argia ikusi zuen eta izen bereko liburu bat ekarri zituen, bere jardun artistiko eta teorikoan ildo kritiko bat sendotuz.
SARRERAK: 8€/6 BAZKIDE
/es/entradas/l4b-laba-bol-3