🌈🚐🏃♀️🏃🏽🏃♀️🏃🏿🏃♂️ ttipi-ttapa ttipi ttapa... KO-RRI-KA !! 🐍
24. Korrika helduko da bihar Baionarat, eta epaiskakoek korrikaro bezala lekukoa hartuko dugu prisondegiaren aitzinean, euskararen alde eta preso eta iheslarien eskubideen alde ere bai! Korrika egin aitzin Epaiska irekiko dugu arratsaldeko 18etatik 20:45 arte!
Hurbil zaitezte! GORA EUSKARA ETA GORA KORRIKA! ☘️🔥
☘️ @anelindane jinen zaigu datorren larunbatean batailatzera!! bai, bai, bi zentzuetan, borrokatzera baita jainkuaren ur bedeinkatuaz bustite izan gaitezen ere! 🧨
🕊️🐍 Paradisura joan nahi duten izaki agurgarri horiek, kanapetik altxa zaiteztela eta zatoztela numbreak!! 🪤🔥
📣Adi adi adi! liburu aurkezpenera jin hadi! ☄️
📖 Kapitalismoak, gobernuekin eta administrazioarekin aliantzan, landak, mendiak eta ibaiak suntsitzen ditu hormigoiarekin eta asfaltoarekin, autobide berriekin eta abiadura handiko trenbideekin, ur-biltegi handiekin eta aireportuekin. Baina kapitalismoaren suntsiketa bezain zaharra da haren aurkako erresistentzia: iparraldetik hegoaldera aldarrikatzen du lurra eta ura guztiona dela.
Azken urteotan Europan egon den mugimendu zabal, erradikal eta irudimentsuena da Lurraren Altxamenduak eta liburu honetan haien lanaren zergatia, haien ekologismo erradikala, haien lurrarekiko engaiamendu antiarrazista azaltzen dute: abesti puskekin,...
✊🏾 Angela Davis feminista gisa ezagutzen dugu gehienetan baina estatu-indarkeriaren eta zapalkuntzaren aurkako lehen lerroko militantea izan da ere
📖 -Abolizioa. Politika, praktikak, promesak- liburuak askapen kolektiboarekiko konpromisoa erakusten duten saiakerak eta hitzaldiak batzen ditu. Urte luzeetako jardunean haren gogoetak zorroztu eta zabaldu dira, munduko kasu gehiago ezagutu ditu. Davisen lan mardul hau irakurri ostean, nabarmena da idazteke dugula Euskal Herriko kartzela sistemaren historia bat, azken bi mendeak jasoko dituena. Horretarako, oso inspiratzailea da Ameriketako Estatu Batuetako kartzelen aurkako mugimendua eta borroka ezagutzea.
📣 Zatoz guztiz euskaldun « perfektua » ez izan arren! « Arpentage » metodoak lanaren ulermena errazten du irakurketa kolaboratiboaren eta elkartruke kolektiboen bidez.