Home ehmuseoaPosts

Euskal Herria Museoa

@ehmuseoa

📜 Euskal Herriko Historia eta Kultura lantzen dituen Museoa 📜 Museo sobre la Historia y la Cultura de Euskal Herria
Followers
1,934
Following
381
Account Insight
Score
28.11%
Index
Health Rate
%
Users Ratio
5:1
Weeks posts
👉 Lana hiri inguruan Hiriarekin lotzen dugun laneko jantzi tradizionala esnea banatzen, arraina garraiatzen edo ortuariak eta etxeko jeneroa merkatuetan saltzen zuten bendejerena zen nagusiki. Itxura dotoreagoa izatea garrantzitsua zen, bezeroekin izan beharreko hartu-emanak tarteko. Kotoizko oihal estanpatuen sarrerak arrakasta handia izan zuen emakume gazteengan. Prezio merkeak, kolore anitzak eta oihal arina eskaintzen zituen, itxura eta forma berriak ekarriz betiko jantzietara. Txanbra eta gonetara ez ezik, buruko zapietara ere heldu ziren kolore eta marrazkiak. Arrazoi estetikoak jarraituz, emakume gazteak ere hasi ziren erabiltzen ezkongabeak izan arren, ordura arteko ohiturak aldatuz. . . . 👉 El trabajo en el entorno urbano La vestimenta tradicional que relacionamos con la ciudad era principalmente la de las vendejeras que repartían leche, transportaban pescado o vendían verduras o género elaborado en su propia casa en los mercados. Era importante tener un aspecto más elegante, teniendo en cuenta las relaciones que se establecían con la clientela. La entrada de los estampados de tela de algodón tuvo un gran éxito entre las mujeres jóvenes. Ofrecía precios económicos, colores variados y tela ligera, aportando nuevas hechuras y formas a las prendas tradicionales. Los colores y los dibujos llegaron tanto a las blusas y a las faldas como a los pañuelos para la cabeza. Siguiendo razones estéticas, las mujeres solteras comenzaron también a utilizarlos, cambiando las costumbres establecidas hasta entonces. #bizkaikoa #bizkaikomuseoak #bizkaikoforualdundia #ondareabizkaia #euskalherriamuseoa #alegriajauregia #kamertaikorratzera #eulaliabaitua
21 3
3 days ago
✨Museoen Gaua 2026 ✨ Museoen Gaua egun berezi bat da gurean, izan ere, Jauregia eta Lorategia dotoreziaz betetzen dira goitik beherako ekintza sorta eskaintzeko. Ospakizun honetan, euskal gastronomiako elikagai bat izaten da protagonista eta 20. urteurren honetarako zitrikoak hautatu ditugu. 📆Maiatzak 30 ⌚16:30 Familia tailerra: dastaketa eta sukaldaritza ⌚19:30 Dastaketa didaktikoa Informazio gehiagorako kontsultatu web orria. 👉 Erreserbak maiatzaren 12an, 10:00etatik aurrera email bidez: [email protected] . . . ✨ Noche de los Museos 2026 ✨ La Noche de los Museos es un día especial para nosotros, por ello, el Palacio y el Jardín se visten de gala para acoger un abanico de actividades. En este 20º aniversario de la Noche de los Museos los cítricos serán los protagonistas. 📆 30 de mayo ⌚ 16:30 Taller en familia: degustación y cocina ⌚19:30 Degustación didáctica Más información en la página web. 👉 Reservas a partir del 12 de mayo a las 10:00, solo por email: [email protected] #bizkaikoa #bizkaikoforualdundia #bizkaikomuseoak #ondareabizkaia #euskalherriamuseoa #alegriajauregia #museoengaua #nochedelosmuseos #zitrikoak #familiatailerra #hitzaldia #dastaketa
18 0
12 days ago
Gaur, 1937ko apirilaren 26an Gernika suak eta beldurrak ilundu zuten azoka eguna gogoratzen dugu. Gernikako herritarrek bizitako sarraskia mundura begirako aldarri bilakatuko zen ordutik aurrera. Carmelo Ortiz de Elguea artistak egun hartako hondamendia islatu zuen "Guernicas" sailean, hainbat ikuspuntutatik sortutako espresioz beteriko pinturak, oroimena eta aldarrikapena nabarmenduz. 📷 2012ko Carmelo Ortiz de Elguearen erakusketa. . . . Hoy, recordamos aquel día de mercado del 26 de abril de 1937 en el que Gernika se oscureció por el fuego y el miedo. La masacre vivida por los habitantes de la villa se convertiría a partir de entonces en un clamor de cara al mundo. El artista Carmelo Ortiz de Elguea reflejó el desastre de aquel día en la serie “Guernicas”, pinturas cargadas de expresividad creadas desde diferentes puntos de vista, como la memoria y la reivindicación. 📷 Exposición de Carmelo Ortiz de Elguea, 2012. #bizkaikoa #bizkaikoforualdundia #bizkaikomuseoak #ondareabizkaia #euskalherriamuseoa #alegriajauregia #bonbardaketarenurteurrena #carmeloortizdeelguea
16 0
21 days ago
🎥 "Norberaren gela" proiekzioa eta solasaldia Ainhoa Urgoitia eta Enrique Reyk zuzendutako "Norberaren gela" dokumentalak Eulalia de Abaitua eta Allende-Salazar (1857-1943), lehen euskal argazkilaria, ezagutzera gonbidatzen zaitu. Proiekzioaren ostean, Ainhoa Urgoitia zuzendariarekin solasean aritzeko tartea egongo da. 📆 Maiatzak 7 ⌚ 18:30ean . . . 🎥 "Norberaren gela" proyección y charla Este documental dirigido por Ainhoa Urgoitia y Enrique Rey, te invita a profundizar en la figura de Eulalia Abaitua y Allende-Salazar (1857-1943), la primera fotógrafa de Euskal Herria. Tras la proyección, tendremos la oportunidad de charlar con la directora Ainhoa Urgoitia. 📆 7 de mayo ⌚ 18:30h #bizkaikoforualdundia #bizkaiakultura #bizkaikomuseoak #ondareabizkaia #euskalherriamuseoa #alegriajauregia #norberarengela #unahabitaciónpropia #ainhoaurgoitia #enriquerey
7 0
25 days ago
👉 Jai giroko ospakizunak Jaietako edo igandeetako janzkia egunerokotik bereizten zen, jendartean aurkeztekoa izanik, bereziki garrantzitsua baitzen itxura garbi eta zaindua mantentzea. Honela, sarri topatu zitezkeen kolore argiagoak erromeria eta dantza giroan agertzen ziren emakumeen artean. Proposatutako ereduan, kotoizko ehunak tonu argiagotan hautatu dira, jai giroko ospakizunetarako estanpatu desberdinak konbinatuz. Amantalak bolante txikien gisako xehetasun apaingarriak ditu poltsikoetan, funtzionaltasuna galdu gabe. . . . 👉 Celebraciones festivas La prenda de los días festivos o domingos se diferenciaba de la diaria, ya que al tener que mostrarse en público era especialmente importante que tuviera un aspecto limpio y cuidado. Así, eran frecuentes los colores más claros entre las mujeres que acudían a romerías y eventos en los que se bailaba. En el modelo propuesto, se han seleccionado tejidos de algodón en tonos más claros, combinando variados estampados para crear un conjunto festivo. El delantal exhibe bolsillos con detalles decorativos como pequeños volantes sin perder funcionalidad. #bizkaikoa #bizkaikomuseoak #bizkaikoforualdundia #ondareabizkaia #euskalherriamuseoa #alegriajauregia #kamertaikorratzera #eulaliabaitua
27 2
1 month ago
🌲 Bisita botaniko gidatua 🌲 Ezagutzen al dituzu gure museoko lorategian eta Europako Herrien Parkean bizi diren espezie desberdinak? Inazio Gonzalo biologoak gidaturiko bisita botaniko hau Gernikako berdegune eder honetan murgiltzeko aukera paregabea da. Erreserba beharrezkoa. Apirilak 17 18:00etan Doakoa . . . 🌲 Visita botánica 🌲 ¿Conoces la variedad de especies que conviven en el jardín de nuestro museo y en el Parque de los Pueblos de Europa? De la mano del biólogo Inazio Gonzalo, esta visita botánica te brinda una oportunidad única para descubrir nuestro entorno y adentrarte en un paraíso verde en pleno corazón de Gernika. Imprescindible reserva. 17 de abril 18:00h Gratuito
13 0
1 month ago
Kuxkuxeatu! 👉🏽 www.kuxkuxeatu.eus @bizkaia_bfa @ondareabizkaia @arkeologiamuseoa @arrantzaleenmuseoa @elpobalmuseoa @laencartada @txakolingunea @@santimamine_koba @salaondarearetoa @rekaldearetoa #bizkaikoa #Omakobasoa #bizkaiakultura #Bizkaikomuseoak #kuxkuxeatu
9 1
1 month ago
👉Astea lanari, igandea jainkoari Errito eta ospakizun erlijiosoekin zerikusia zuten jantziak dotoreak eta ilunak izaten ziren orokorrean, errespetua eta apaltasunaren adierazgarri. Horren erakusle ziren jantzietxeak, urruti bizi ziren bizilagunei elizkizun eta ospakizunetara joan aurretik aldatu eta txukuntzeko aukera ematen zieten etxeak. Bi elementu bereizten ziren, emakume ezkonduen kasuan, jantziaren iluntasun orokorretik: buruko zapi zuria, mantelinaren azpian ezinbestean jantzi behar zena, eta lepoko zapi edo mantua. Azken hau askotarikoa izan zitekeen: zuria edo muselinazkoa, ehundutako artile beltzezkoa koloretako brodatuekin, zetazkoa, artilezkoa kolore eta estanpatu ezberdinetan eta baita Manilakoa ere zenbaitetan. Hurbildu eredua ezagutzera! . . . 👉 Celebraciones formales Las prendas relacionadas con ritos y celebraciones religiosas eran elegantes y oscuras, como muestra del respeto y de la sencillez que debían expresar. Prueba de ello eran las jantzietxeak, casas que ofrecían a los asistentes a oficios y celebraciones que vivían lejos la posibilidad de cambiarse y arreglarse antes de acudir a los mismos. En el caso de las mujeres casadas, eran dos los elementos que se distinguían de la oscuridad habitual de la vestimenta: el pañuelo blanco para la cabeza, que debía colocarse indefectiblemente debajo de la mantilla, y el pañuelo de cuello o mantón. Este último podía ser muy variado: blanco o de muselina, de lana negra tejida con bordados de colores, de seda, de lana en diferentes colores y estampados, e incluso de Manila en algunos casos. ¡Ven a conocer el modelo propuesto! #bizkaikoa #bizkaikomuseoak #bizkaikoforualdundia #euskalherriamuseoa #euskalmuseoa #kameratikorratzera #eulaliaabaitua
27 0
1 month ago
📚 Dagoeneko eskuragarri dago “Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja” erakusketa ibiltariarekin batera sortutako serieko patroien laugarren eta azken liburua. 🪡 Argitalpen honekin osatzen da erakusketa bere ibilbidean laguntzen duten eta Eulalia Abaituaren argazki-funtsean inspiratutako XIX. eta XX. mendeetako emakumeen jantzien patroiak jasotzen dituzten lau libururen bilduma. 📍 Euskal Herria Museoan eskura ditzakezu, bertan baitago gaur egun erakusketa ibiltaria, ekainaren 29ra arte. 📩 [email protected] helbidean ere eska ditzakezu. . 📚 Ya está disponible el cuarto y último libro de patrones de la serie creada junto a la exposición itinerante “Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja”. 🪡 Con esta publicación se completa la colección de cuatro libros que acompañan la exposición en su recorrido y recogen patrones de los trajes femeninos de los siglos XIX y XX inspirados en el fondo fotográfico de Eulalia Abaitua. 📍 Puedes adquirirlos en @ehmuseoa , donde la exposición podrá visitarse hasta el 29 de junio. 📩 También puedes solicitarlos escribiendo a [email protected] #EuskalMuseoa #KameratikOrratzera #Erakusketa #Exposición #EuskalHerriaMuseoa #liburua #patroiak #libro #patrones #Bizkaia #Gernika #EulaliaAbaitua #confección #textil #fotografia #jantziak #trajes #moda #confección
203 8
1 month ago
👉 Lana landa eremuan "Kameratik orratzera" erakusketan, baserriko emakumeen eguneroko bizitza janzkeran ere nola islatzen zen ikus dezakegu. Jantzi eroso, praktiko eta gogorrak behar zituzten landa-lanari, animalien zaintzari eta etxeko lanei aurre egiteko. Baina arropak ere aldatu egiten ziren. Baserriko bizimoduak aurrera egin ahala, arropak zuzendu, astindu edo egokitu egiten ziren, adin-aldaketei, haurdunaldiei eta bizitzako etapa berriei aurre egiteko. . . . 👉 El trabajo en el ámbito rural En la exposición “Kameratik orratzera” descubrimos cómo la vida cotidiana de las mujeres del caserío también se reflejaba en su forma de vestir. Necesitaban trajes cómodos, prácticos y resistentes para hacer frente al trabajo del campo, el cuidado de los animales y las tareas de la casa. Pero la ropa también cambiaba con ellas. A medida que avanzaba la vida en el caserío, las prendas se remendaban, zurcían o adaptaban para acompañar los cambios de edad, los embarazos y las nuevas etapas de la vida. #bizkaikoa #bizkakoforualdundia #bizkaikomuseoak #ondareabizkaia #euskalherriamuseoa #alegriajauregia #kameratikorratzera #erakusketa
110 0
2 months ago
“Kameratik orratzera” erakusketaren harira, zenbait ekintza ditugu asteburu honetarako: Gazte tailerra. Argazkilaritza 📆 Martxoak 14 | ⌚ 16:30ean | +10 urte | 🎫 1€ pertsonako | 📷 Ekarri etxean duzu argazkiak ateratzeko euskarriren bat Familia tailerra 📆 Martxoak 15 | ⌚ 12:00etan | 4-10 urte bitartean (gurasoz lagunduta) 🎫 1€ pertsonako Erreserba eta informazio gehiagorako: ✉ [email protected] . . . Con motivo de la nueva exposición «De la cámara a la aguja», hemos organizado las siguientes actividades: Taller para jóvenes. Fotografía 📆 14 de marzo | ⌚ 16:30h | A partir de 10 años | 🎫 1€ por participante | 📷 Trae contigo cualquier soporte que tengas en casa para realizar fotografías. Taller en familia 📆 15 de marzo | ⌚ 12:00h | De 4 a 10 años (acompañados) | 🎫 1€ por participante Para reservas y más información: ✉ [email protected] #bizkaikoa #bizkaikoforualdundia #bizkaikomuseoak #ondareabizkaia #euskalherriamuseoa #alegriajauregia #kameratikorratzera #argazkilaritza #gaztetailerra #familiatailerra
14 0
2 months ago
Eulalia Abaitua, 1853an Bilbon jaioa, gure museoa den Alegria Jauregiko Eulalia Allende-Salazar Egiaren alaba izan zen. Eulalia Abaituak bere garaiko emakumeak erretratatu zituen: Begoñako auzoa, Nerbioi itsasadarraren ertzak, Arratiako harana edo bere etxea zeharkatzen zuten latsari, bainulari, sardina-saltzaile edo baserrietako emakumeen begiradaren atzean ezkutatzen zen lana, eskarmentua, eta indarra hilezkortuz. Bere obrak emakume ezezagun eta langileak erakusten dizkigu, ikuslea interpelatzen eta kameraren aurrean bere espazioa eskatzen dutenak. Ez dadin haria eten. 📷 “Kameratik orratzera” erakusketan ikusgai dauden Eulalia Abaituaren zenbait argazki. . . . Eulalia Abaitua, nacida en Bilbao en 1853, fue hija de Eulalia Allende-Salazar Egia, nacida en nuestro museo, el Palacio Alegría. Eulalia Abaitua retrató el trabajo, la experiencia y la fuerza de las mujeres de su época: lavanderas, bañistas, sardineras, mujeres de los caseríos del barrio de Begoña, de las orillas de la ría, del valle de Arratia o de su propio hogar. Su legado nos habla de mujeres anónimas, trabajadoras, que interpelan al espectador y reclaman su espacio ante la cámara. Para que no perdamos el hilo. 📷Algunas de las fotografías de Eulalia Abaitua visibles en la exposición “De la cámara a la aguja”. #martxoak8 #eulaliabaitua #bizkaikoforualdundia #bizkaikomuseoak #bizkaikoa #ondareabizkaia #euskalherriamuseoa #alegriajauregia #kameratikorraztera
33 0
2 months ago