ESKERRIKASKO
Eskerrikasko Aran Trail 2025-ean parte hartu duzuen guztioi. 12 km edo 33 km egin dituzuenoi, mila esker gure mezua ulertzeagatik: errespetuz korrika egitea eta urrats bakoitzak duen inpaktuaz kontziente izatea.
50 boluntarioei eskerrik beroenak, 0 km-tik 33ra arte han egon zinetenoi. Zuek gabe ezinezkoa izango zen. Laguntza, momentuko informazioa eta berotasuna eman zenigutenoi. Zuek zarete lasterketa honen isilpeko arima.
@zarautz_udala ,
@getariakoudala ,
@zumaia.turismoa ,
@debakoudala eta
@mutrikuturismoa udalei ere eskerrikasko proiektu honi hegan egiten uzteagatik.
Korrikalarien lagunei, eskerrikasko zuen animoengatik.
@mutriku_triatloia_talaixatri eta
@zarauzkotriatloielkartea antolakuntzarekin laguntzeagatik. Eta Zarautzko
@campingtalaimendi , aurtengo irteera paregabeagatik.
Eta noski, babesle eta kolaboratzaileei:
@lurrekobizia , zozketari ukitu ekologikoa emateagatik.
@oldtowncoffeeroasters , laguntza eta helmugako postuagatik.
@elkano1_gaztagune , zozketarako pakete bikainagatik.
@muchakombucha.bio , beste urte batez gurekin egoteagatik.
@erronkakm , indar-probaren zozketagatik.
@jauregibarria_jatetxea , bi dastatze-menu horiengatik.
@fuelplus.es , lasterkari guztiei energia emateagatik.
@ruralkutxaeus , ekimen honetan sinisteagatik.
@malen.pazos eta
@raulmihai_ -ri lasterketa hau beraien artez jastearren.
Zuek guztiek proiektu hau besarkatu duzue. Antolakuntzatik esan nahi dizuegu ez dela beti erraza... baina mendien zaintza eta beraien garbitasunean lanean jarraitzeko grina haunditzen digu honek.
Bigarren edizioaz gozatu izana espero dugu.
Aran Trail 2026 jada sukaldean dago.
Zurekin kontatuko dugu?
PD: Argazkiak bidean dira! Laster izango dituzue.
Eskerrik asko bihotzez!
📸
@alex_perezz3
#Arantrail #aranrunning